Decidim-i buruz
Decidim Software Libreko Elkartea elkarte demokratikoa da Decidim komunitatea gobernatzeko.
Gizartea demokratizatzen lagundu nahi dugu teknologia, metodologia, praktika, estandar, ekintza, narrazio eta balioen eraikuntzaren bidez, modu aske, ireki, kolaboratibo eta gogoetatsuan.
Gure balioak
Hasieratik, Decidim-ek kontratu sozial bat du, proiektuaren balioak jasotzen dituena.
Decidim Software Libreko Elkarteko kide guztiek konpromisoa hartzen dute kontratu hau errespetatzeko.
Decidim-erako laguntza
Decidim Software Libreko Elkartea elkarte demokratikoa da Decidim komunitatea gobernatzeko.
Gizartea demokratizatzen lagundu nahi dugu teknologia, metodologia, praktika, estandar, ekintza, narrazio eta balioen eraikuntzaren bidez, modu aske, ireki, kolaboratibo eta gogoetatsuan.
Babestu gaitzazu Open Collective-nFAQ-ak
Zer esan nahi du Decidim doakoa, "librea" eta kode irekikoa izateak?
Decidim herritarren parte-hartzerako plataforma bat da, pertsonentzat eta pertsonen eskutik sortua. Bere iturburu-kodea irekia da, eta edonork ikuskatzea, aldatzea eta hobetzea posible da. Decidim softwarea AGPL lizentziapean dago. Horrek esan nahi du erabil dezakezula, alda dezakezula eta berau eratorritako bertsioetan birbanatu dezakezula, betiere AGPL lizentzia errespetatzen baduzu.
.
Zeintzuk dira Consul / Decide Madrid proiektuarekin dauden aldeak?
Aldaketa asko daude: funtzionalitateak, malgutasuna, arkitektura, modularitatea, etab. Galdera honi erantzuten saiatzeko, published a post.
Funtzionalitate berriei buruzko ideiak ditut, hobekuntzak. Proiektua hobeto ezagutu nahi dut, zer egin dezaket?
Modu askotara lagun dezakezu. Horietako bat komunitatea da (http://meta.decidim.org). Funtzio berriak proposatu nahi badituzu, jo hona (https://meta.decidim.org/processes/roadmap). Akatsak antzeman badituzu eta jakinarazi nahi badituzu, jo prozesu honetara (https://meta.decidim.org/processes/bug-report). Metadecidim komunitatean aktiboki parte hartu nahi baduzu, Komunitate-bileretara joan zaitezke. Eman izena komunitatean parte hartzeko eta gurekin parte hartzeko. Zure kontua kodea bada, zatoz Githubera (https://github.com/decidim/decidim). Ikertzailea bazara, interesa izan dezakezu LAB Metadecidim Seminars.
Zer egin dezake Decidim-eko parte-hartzaile batek?
Decidim delakoak milaka pertsona demokratikoki antolatzeko aukera ematen du, proposamenak eginez, bilera publikoetara joanez, erabakiak hartzeko eztabaidak sustatuz, botoa emateko modu desberdinen bidez erabakiz eta erabakien betearazpena kontrolatuz.