Decidim-i buruz
Decidim Software Libreko Elkartea elkarte demokratikoa da Decidim komunitatea gobernatzeko.
Gizartea demokratizatzen lagundu nahi dugu teknologia, metodologia, praktika, estandar, ekintza, narrazio eta balioen eraikuntzaren bidez, modu aske, ireki, kolaboratibo eta gogoetatsuan.
Gure balioak
Hasieratik, Decidim-ek kontratu sozial bat du, proiektuaren balioak jasotzen dituena.
Decidim Software Libreko Elkarteko kide guztiek konpromisoa hartzen dute kontratu hau errespetatzeko.
Decidim-erako laguntza
Decidim Software Libreko Elkartea elkarte demokratikoa da Decidim komunitatea gobernatzeko.
Gizartea demokratizatzen lagundu nahi dugu teknologia, metodologia, praktika, estandar, ekintza, narrazio eta balioen eraikuntzaren bidez, modu aske, ireki, kolaboratibo eta gogoetatsuan.
Babestu gaitzazu Open Collective-nFAQ-ak
Zeintzuk dira Consul / Decide Madrid proiektuarekin dauden aldeak?
Aldaketa asko daude: funtzionalitateak, malgutasuna, arkitektura, modularitatea, etab. Galdera honi erantzuten saiatzeko, published a post.
Zer esan nahi du Decidim doakoa, "librea" eta kode irekikoa izateak?
Decidim herritarren parte-hartzerako plataforma bat da, pertsonentzat eta pertsonen eskutik sortua. Bere iturburu-kodea irekia da, eta edonork ikuskatzea, aldatzea eta hobetzea posible da. Decidim softwarea AGPL lizentziapean dago. Horrek esan nahi du erabil dezakezula, alda dezakezula eta berau eratorritako bertsioetan birbanatu dezakezula, betiere AGPL lizentzia errespetatzen baduzu.
.
Zer behar dut Decidim instalatzeko?
Decidim instalatzea erraza da, baina ezagutza eta eskakizun tekniko batzuk behar dituzu. Ikusi Decidim instalatzeko dokumentazioa documentation for installing Decidim.
Proiektua finantzatzeko interesa daukat, zein da prozesua?
Bai, ahal duzu! Decidim irabazi-asmorik gabeko proiektua da, eta oraingoz finantzaketaren mende dago erabat. Mesedez, bilatu xehetasun guztiak proiektua finantzatzeko [OpenCollective] (https://opencollective.com/decidim)